Zumaia

Bi aukera zoragarri egun osoa familiarekin edo lagunekin pasatzeko!!!

LEHENENGO AUKERA: Hondartza

  • Iraupena: Egun osoa.
  • Eraman beharrekoak: Hondartzarako arropa, toailak…

Txango hau goizean goiz hasiko da, bederatziak aldera. Autobusera igo eta Zumaiara joaten hasiko gara. Hara iristean hondartzara joateko gida bat izango duzue, herriko zenbait leku ikusiz eta bazkaltzeko aukerak erakutsiz. Ondoren, bakoitzak nahi duen lekura joango da, hau da, norbait hondartzara joan nahi badu hondartzara joatea eta herritik geratu nahi direnak geratzea. Arratsaldeko zazpiretan denak elkartuko gara autobusa utzi gaituen lekuan, berriro ere etxera bueltatzeko.

BIGARREN AUKERA: Itsasontzi batekin irteeratxoa + Flyschak

  • Iraupena: Egun osoa.
  • Eraman beharrekoak: Mendiko zapatilak, motxila txikia eta eguzkitako krema
  • Itsasontziaren irteera: nagusiak 13€ eta 12 urtetik beherakoak 8€
    • Iraupena: 1h
    • Irteera: Txomin Agirre Kaia

Txango hau goizean goiz hastea gomendatzen da, dena egiteko denbora izateko. Aurrekoa bezala autobusa hartu eta zumaiara joaten gara. Gidarekin ere joaten gara hondartza hasten den lekurarte eta batzuk hondartzara joaten diren bitartean besteak Flyschak ikustera joango gara. Bisita hau goiz osoan zehar egingo da, alboko mendia eta San Telmo Ermita bisitatuko dugulako ere. Bazkaldu ondoren, Txomin Agirre Kaiara joango gara, itsasontzia hartzeko eta Flyschak ikusiz Debarako bidean. Itzultzerakoan denbora librea egongo da, bakoitzak nahi duena egiteko eta azkenik, aurreko txangoan bezala, zazpiretan denak elkartuko gara autobusa utzi gaituen lekura joateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.