BAZTAN ABENTURA PARK

Elizondon kokatuta dagoen parke berri honetan ekintza ugari egiteko aukera izango duzu. Familia, despedida, lagun talde, guraso elkarte, eskola etab.-endako oso eskaintza bereziak dituena ere.

Hainbat aktibitate desberdin daude egiteko:

  1. Tirolina erraldoiak : Lau tirolinaz osatutako zirkuitoa da, 300 eta 460 metroko luzera eta 120 metroko altuera dituztenak hain zuzen ere. Handik ikuspegi zoragarriak daude, baina ez da gomendatzen 8 urte baino gutxiago dituzten umeek aktibitate hau egitea.
  2. Tirolina txikiak: Lau tirolinaz osatutako zirkuitoa da, 40-45-50 eta 65 metroko luzera eta 20 metroko altuera dituztenak. Beartzungo errekaren gainean egiten den aktibitate zoragarria da eta 4 urte baino gehiago duten pertsonentzat bideratua dago.
  3. Arroil-akuapark naturala: Akuapark natural honetan txirristak, saltoak, rapelak eta ferrata bide bat dago. Arroila jeistko, 200 metro dituenak, txirrista eta saltoen bidez egiten da eta 8 urtetik gorako pertsonentzat gomendatua dago.
  4. 200 metroko ferrata bide handia: Ekintza honen bidez haitz handi bat igotzeko aukera dago. Ekintza honetan, paretan jartzen diren grapa eta soken bidez, denbora guztian lotuta joaten zara Ibilbide honetan ikuspegi zoragarriak disfrutatzeko aukera ikaragarria da eta 8 urtetik aurrera egiteko gomendatuta dago.
  5. Mega penduloa: Aktibitate hau ausartenentzat da, 100 metroko alturan kokatuta dagoen plataforma batera igo behar gara eta salto ikusgarri bat egitenez, 140 metroko hegaldia egiten da. Ekintza hau 15 urte baino behiago dituztenentzat bideratua dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.